Juan Roig eta Mercadonako Zuzendaritza Batzordeko kideak Paternako (Valentzia) Fuente del Jarroko Koberrikuntza Zentroan

Mercadonak 35.527 milioi fakturatu ditu 2023an, eta 10.000 milioi euroko inbertsioa, inoizko handiena, egin du zazpi urtean

2024ko martxoaren 12a

2016an hasitako inbertsio-ahalegina akziodunek babestutako erabaki estrategiko honen emaitza da: epe luzean, inbertitzea onuragarria da 5 osagaientzat (bezeroak, langileak, hornitzaileak, gizartea eta kapitala).

  • Eraldaketa Izugarriaren barruan, Denda Eraginkorraren Eredu Berria ezarri da, konpainia nazioartera zabaldu da (Portugalen), Onlineko Proiektua abiarazi da, bloke logistikoak optimizatu dira, eta tresna informatiko berriak eta antolamenduari dagozkion tresna berriak erabiltzen hasi gara.
  • Mercadonak 1.000 produkturen prezioa jaitsi du 2023ko apirila eta 2024ko otsaila bitartean, eta prezioek jaisten jarraituko dute urtean zehar ere.
  • 5.000 lanpostu berri sortu ditu, eta jada 104.000 langile ditu Espainian eta Portugalen; 600 milioi euro partekatu ditu haiekin pizgarritan, aurreko ekitaldian baino % 50 gehiago.
  • Efizientziari, errentagarritasunari eta kudeaketaren hobekuntzei esker, Mercadonak, irabazien gaineko zergan % 43 gehiago ordaindu ondoren, % 40 areagotu du irabazi garbia (1.009 milioi euro).
  • Konpainiak irabazi horien % 80 bideratu du oraingoan ere inbertsioa maximizatzen jarraitzeko, 2028 arte 5.000 milioi inbertitzeko.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak % 15 areagotu ditu salmenta bateratuak 2023an, 35.527 milioi euroraino. Guztizko horretatik, 34.124 milioi Espainiako negoziokoak dira, eta gainerako 1.403 milioiak, Portugalgoak. Konpainiak 2023aren itxieran 1.681 dendako supermerkatu-sarea zuen, eta haietatik 49 Portugalen.

Aurreko ekitaldian, Mercadona hasi da jasotzen hartutako erabaki estrategiko haren emaitzak, zeina babestu baitzuten 2016an konpainiako akziodunek: epe luzean, inbertitzea onuragarria da 5 osagaientzat (“Nagusia” —bezeroa—, Langilea, Hornitzailea, Gizartea eta Kapitala). Hain zuzen, erabaki estrategiko horretan oinarritzen dira etorkizuneko Mercadonaren ardatzak. 

10.000 milioiko inbertsioa 7 urtean, orain arteko handiena

2016an hasi zen Mercadonaren inbertsio-ahalegina, eta beharrezkoa izan da konpainiaren eraldaketa izugarria lortzeko. Zazpi urte horietan, 10.000 milioi euroko errekorrera iritsi da, 2023an 1.062 milioi inbertitu ondoren. Urte horietan, konpainiak 1.364 supermerkatu egokitu ditu Denda Eraginkorraren Eredu Berrira (8ko Denda). Haiek guztiek dituzte freskoen sekzio berria eta Jateko Prest zerbitzua, eta hiru puntu gehiagoko errentagarritasuna ematen dute, ohiko denden aldean. 

2016an hasi zen, halaber, nazioartekotze-prozesua, konpainiak Portugalen sartuko zela iragarri zuenean (proiektua 2024an sartuko da errentagarritasunaren bidean). Horrez gainera, martxan jarri zuen Onlineko Proiektu errentagarri eta produktiboa; bloke logistikoak eraberritu eta optimizatu ziren, eta stock-denbora 2 egun hobetu zen; Albalat dels Sorellsen (Valentzia) bulego berriak egiten hasi ziren; eta konpainiaren eraldaketa digitala hasi zen (tresna informatiko berriak eta antolamenduari dagozkion tresna berriak gehitu dira, zientifikoki ezagutzeko prozesuak, eraginkorragoak eta produktiboagoak izan daitezen). 

10.000 M€ Mercadonaren Eraldaketa Izugarrian (2016-2023)

1.000 prezio jaistea. Bezero gehiago, batez besteko erosketa handiagoa eta kuota handiagoa

Aurrera eramandako proiektuen ondorioz, Mercadonak efizientzia, produktibitate eta errentagarritasun hobeak ditu gaur, 2023an lortutako emaitza bikainen ondorioz, lortutako zifrek erakusten dutenez: bezero gehiago ditugu (2.400 denda-ticket eguneko; aurreko urtean baino 200 gehiago), eta % 27,6ko merkatu-kuota eurotan, iaz baino 0,6 puntu gehiago. Hori guztia lortu da “Nagusi”en konfiantzari eta haien erosketa-esperientzia hobetu izanari esker; zehazki, produktu-aukera eraginkorra eskaini zaie kalitate sendoarekin eta prezio hobeezinean, 2023ko apiriletik 2024ko otsailera jaitsi ditugun 1.000 prezioek eta gehiagok erakusten dutenez.

Ekoizpen-efizientziarekiko eta kudeaketarekiko konpromisoa duten 104.000 langile baino gehiago

Enplegu egonkorra eta kalitatezkoa sortzeko konpromisoa betez, Mercadonak 5.000 lanpostu berri sortu ditu 2023an (3.200 Espainian, eta 1.800 Portugalen), eta, hala, 104.000 langile izatera iritsi da. Era berean, langileen erosteko ahalmena bermatzeko, KPIaren araberako soldata-igoera onartu zuen konpainiak (% 3,1 Espainian eta % 1,4 Portugalen); gainera, helburuak lortzeagatiko saria ere ematen du, konpainiak izandako irabazien arabera eta langileak urtearen hasieran nagusiarekin hitzartutako helburuak lortu ahala. Eta, ohiz kanpoko neurri gisa, efizientzia produktiboa eta kudeaketa hobetzeagatiko sari-erdi bat ere eman du. Hala, 600 milioi euro partekatu dira guztira langileekin saritan; aurreko ekitaldian baino % 50 gehiago.

“Bai, planeta zaintzen jarraitzeari” 

Mercadonak ahalegina egiten du bere inguruko eremuak erantzukizunez dinamizatzen laguntzeko, eta, aurten ere, “bai, planeta zaintzen jarraitzeari” konpromisoa berretsi du. Testuinguru horretan, sendotasunez jarraitu du emisioak murrizteko politikak garatzen. Horri esker, emisioak % 38 murriztu ditu 2015etik 2022ra, bai berotegi-efektuko gasen zuzeneko emisioak, bai inportatutako energiak eragindako zeharkako emisioak. Gainera, material birziklatua erabiltzen da erabilera bakarreko bilgarri komertzialen % 77an, eta energia berriztagarriak erabiltzen dira; datu nabarmen gisa, aurreko ekitaldian 224 instalazio fotovoltaiko berri jarri ziren, 42 milioi euroko inbertsioa eginda. 

Bestalde, kolektibo zaurgarrienekin lankidetzan jarraitu du erakundeak, oinarrizko produktuak emanez; zehazki, 2023an 23.100 tona banatu dizkie lankidetzan diharduen 762 erakunde solidarioei.

Zerga-ekarpen historikoa. % 43 gehiago irabazien gaineko zergan

Mercadonak zerga-ekarpen historikoa egin die beste urte batez Espainiako eta Portugalgo diru-kutxa publikoei; zehazki, 2.604 milioi euro (% 15 gehiago). Xehetasunetan sartuta, nabarmentzekoak dira BEZaren partida, zeina 487 milioi eurora iritsi baita (% 17 gehiago), langileen errenta fisikoen gaineko zergaren partida, 495 milioi eurokoa (% 12 gehiago), eta irabazien gaineko zerga, zeinak % 23,3ko zerga-tasa efektiboa izan baitu eta 342 milioi eurora iritsi baita, aurreko ekitaldian baino % 43 gehiago.

Horrekin guztiarekin, 1.009 milioi euroko irabazi garbia lortu dugu, 2022an baino % 40 gehiago. Eta, zenbateko horretatik, diruzaintzan egindako kudeaketa bikainaren emaitza dira 100 milioi euro. Halaber, konpainiak modu jarraituan eta jasangarrian hazten jarraitu nahi du, efizientzia, produktibitatea eta kudeaketaren hobekuntza alde batera utzi gabe. Izan ere, konpainiaren marjinak puntu bateko beherakada izan du, eta, horregatik, irabazi horien % 80 inbertituko du, 800 milioi euro baino gehiago, Espainian eta Portugalen inpaktu ekonomiko eta soziala maximizatzen jarraitzeko.

Datozen bost urteetan 5.000 milioi inbertitzea inpaktu soziala eta ekonomikoa maximizatzeko

Irabaziak berrinbertituta konpainiaren baliabide propioak indartzen jarraitzeko politika aitzindariari jarraituz, Mercadonak 5.000 milioi inbertituko ditu datozen bost urteetan (1.100 milioi 2024an), Espainian eta Portugalen inpaktu soziala eta ekonomikoa maximizatzen jarraitzeko. Ildo horretan, bere aktibo nagusi diren langileetan ere bermatuko da; 1.000 langile gehiago kontratatzea aurreikusten du konpainiak. 

Bestalde, “Nagusi”ari kalitate sendoa prezio hobeezinetan eskaintzen jarraitzeko konpromisoaren barruan, konpainiak eraginkortasuna indartzen eta merkatu-aukerak detektatzen jarraituko du lankidetzan diharduen 3.000 hornitzaile eta bitarteko hornitzaile eta gehiagorekin, kostu-prezioen beherakadak salmenta-prezioetan aplikatzen jarraitzeko urte guztian. 

Mercadonaren 2023ko gertaera garrantzitsuenak

Juan Roig eta Mercadonako Zuzendaritza Batzordeko kideak 2023ko prentsaurrekoa egin ondorenJuan Roig eta Mercadonako Zuzendaritza Batzordeko kideak 2023ko prentsaurrekoa egin ondoren.

Juan Roig eta Mercadonako Zuzendaritza Batzordeko kideak 2023ko prentsaurrekoa egin ondorenJuan Roig eta Mercadonako Zuzendaritza Batzordeko kideak 2023ko prentsaurrekoa egin ondoren.

Juan Roig eta Mercadonako Zuzendaritza Batzordeko kideak Paternako (Valentzia) Fuente del Jarroko Koberrikuntza ZentroanJuan Roig eta Mercadonako Zuzendaritza Batzordeko kideak Paternako (Valentzia) Fuente del Jarroko Koberrikuntza Zentroan.

2023. Urteko Memoria

Descargar