Uda honetan, gozatu jendearekin barbakoa baten inguruan, aire zabalean.

Barbakoa-garaia da!

2022ko ekainaren 23a

Eguraldi ona iritsi da, eta ugaritu egin dira aire zabalean taldean egiteko planak. Hala, gustura hartzen da Barbakoa on bat: txingarretan erretako haragi goxoa jatea, eguzkia hartzen ari zaren bitartean edo izarren azpian afaltzen ari zaren bitartean. A zer gozamena!

Lagunekin edo familiarekin elkartzean, bakoitzak bere gustuak izango ditu, baina, gure haragi-aukerarekin, zure barbakoak bermatua izango du arrakasta. Zer litzateke uda halako gauzarik gabe?

Fuente de carnes y verduras a la parrilla

Zer haragi-mota aukeratzen duzu zure barbakoarako?

Ondo planifikatu zure barbakoa, eta aukeratu gehien gustatzen zaizkizuen produktuak. Hona ideia batzuk:

Arkumekia

  • Arkume-txuletak: saihetsaldekoak edo giltzurrunaldekoak, ondo eginak eta kurruskariak, piperrekin, barazkiekin edo patata erreekin lagunduak. Zuri gustatzen zaizun bezala!

Fuente de chuletas de cordero hechas a la barbacoa

Hestebeteak eta hanburgesak

  • Butifarra freskoa: goxo-goxoak txerrikia maite dutenentzat. Lagundu diezaiekezu patata batzuekin, artaburu batekin, zainzuri erre batzuekin edo entsaladarekin, kontraste-puntu fresko bat emateko.
  • Lukainka freskoa: barbakoazale askoren mokadurik gogokoena. Zoragarriak ogi tartean, alioliarekin, patata batzuekin... Ezin zaporetsuagoak!
  • Behiki-burger lodia: txingarretan pasatu ondoren, bakoitzak bere ukitu gogokoena du hura osatzeko: burger-ogia, cherry tomatetxoak, ozpinetako luzokerrak, tipula, saltsak, maionesa, ketchupa, ziapea, etab.

Embutidos y hamburguesas hechos a la barbacoa

Behikia

  • Txuleta: denei erre-puntu berean gustatzen zaizue haragia? Bada, prestatu txuleta horiek txingarretan nahi duzun zapore, testura eta kolorearekin, gehitu piper batzuk, kalabazinak, berenjenak, tipula erreak eta... gozatu!
  • Entrekota: urteko behikiaren entrekot fina, haragi hori gogoko dutenentzat, zapore eta samurtasun handikoa. Ezin dira falta izan ohiko roquefort- edo piperbeltz-saltsak. Gomendatutako hornigai gisa, zer iruditzen zaizu entsalada bat edo patata-purea gaztarekin?

Chuletón y entrecot a la barbacoa

Oilaskoa eta indioilarra

  • Oilasko-txurraskoa: haragi zuriak nahiago badituzu, hau da zure Barbakoa. Arte eta esku pixka batekin, barrutik mamitsu eta kanpotik kurruska geratuko zaizu txurrasko hau, behar duen bezala!
  • Oilasko-izter hezurgabetua: goxo-goxoa bere horretan edo ordu batzuez marinatua; probatu gabe geldituko zara? Ezin hobeto doazkio artaburua, tipula, patata erre batzuk eta baratxuri- edo tximitxurri-saltsa.
  • Indioilar-burruntzia: beste haragi arin baina izaeradun bat. Burruntzi hauek piper berdea eta piper gorria dituzte, konbinazio bikainean. Zer moduz kalabaza errea, jogurt-saltsa eta belar usaintsuak gehitzen badizkiezu?

Churrasco de pollo, muslo de pollo deshuesado y brocheta de pavo a la barbacoa

Txerrikiak

  • Txerri-saiheski txurraskoa: saiheski samur eta zaporetsuak lortu nahi badituzu, ez ahaztu haragia ordu batzuk lehenago sagardotan edo garagardotan sartzea, ezkai eta ziape pixka batekin.
  • Txerriki-sekretua: barbakoan egindako haragi mamitsu eta goxoa, beste gutizia bat ahosabaiarentzat. Eta berenjenekin, tipulekin eta zainzuri erreekin laguntzen badugu? Zer moduz patata-tortilla pintxoak?

Costilla de cerdo churrasco y secreto de cerdo a la barbacoa

Beste gomendio batzuk

Jarraitu gure jarraibideei udako haragi- eta barazki-barbakoaren errezeta hau egiteko.

Barbakoarako saltsa ezin hobeak egiten ikasi nahi baduzu, prestatzen erakutsiko dizugu.

Hona hemen aperitibo, plater nagusi eta gozoen ideia gehiago aire zabaleko otordu hauetarako.