Arkumea labean erreta Gabonetako klasiko bat da. Ikasi nahi duzu jatordu berezienetan gailentzen den arkume-besoaren errezeta prestatzen?
Ezin hobea da Gabonetako bazkari edo afari baterako. Oso erraz prestatzen da, baina bere denbora behar du labean, puntu-puntuan gera dadin. Tira, jarri labea berotzen, eta gozatu benetako zaporeez.
Jarraitu pausoz pauso arkume-beso errea patatekin, gaztainekin, tomate lehorrarekin, ezkaiarekin eta ardo zuriarekin prestatzeko errezetari
2 lagunentzako osagaiak
- 1 arkume-beso.
- 300 g patata.
- 50 g tomate lehor.
- 150 g gaztaina, zurituta.
- Ezkaia.
- Ardo zuria, edalontzi-erdi bat.
- 4 baratxuri-ale.
- Oliba-olio birjina estra.
- Gatza.
- Piperbeltz beltza, aletan (errotarekin).
- Ura.
Pausoz pauso
1. Zuritu eta xerratu patatak, eta jarri labeko erretilu batean.
2. Gehitu tomate lehorrak, zatituta; gaztainak, zurituta; ezkai pixka bat; eta baratxuri-ale batzuk, erdian ebaki bat eginda. Gehitu ardo zuria eta gatza, eta eho piperbeltza.
3. Bota gatza eta piperbeltza arkume-besoari, jarri labeko erretiluan, aurrez 180ºC-an berotuta. Erre haragia barazkiekin batera.
4. Tarteka, busti haragia bere zukuarekin, eta, behar izanez gero, gehitu ur pixka bat.
5. 90 minutu inguru beharko ditu egiteko, gutxi gorabehera.
Aholkua: Erre aurretik, igurtzi beso osoa baratxuri-ale batekin.
Beste gomendio batzuk
Haragi-errezetak gustuko badituzu, Masailak Porto erara prestatzeko errezeta gozo hau proposatzen dizugu.
Gabonak bukatzen direnerako aholku bat: ikasi Gabonetako soberakinekin egiteko errezetak.