Kataluniako Zeliakoen Elkarteak Mercadonarekin elkarlanean argitaratutako

Kataluniako Zeliakoek eta Mercadonak ipuin bat aurkeztu du-te txikitxoei zeliakia zer den azaltzeko

2018ko otsailaren 14a
  • Kataluniako Zeliakoen Elkarteak, Mercadonarekin elkarlanean, ipuin berri bat aurkeztu du txikitxoei zeliakia zer den azaltzeko.

Zeliakia duten umeen gurasoek beren seme-alabei bizitzan zehar zeliakiarekin nola bizi daitekeen azal diezaieten material dibulgatzailea eskaintzea da Koadrila zeliakoa (gaztelaniazko ipuina) liburuaren helburua. Haurren publikoari egokitutako hizkuntza erabiltzen du eta ilustrazioez josita dago, txikitxoenentzat ulerterraza eta dibertigarria izan dadin. Ona-k, Lluc-ek, Estel-ek eta Oriol-ek osatutako laukote protagonistaren esperientziak gaixotasuna hobeto ezagutzen eta ulertzen laguntzen du, eta horrek bizikidetzari eta umearen egunerokotasunari nola eragin diezaiokeen aditzera eman.

3.000 ale inprimatu dira liburuaren lehen edizio honetan, eta Kataluniako Zeliakoen Elkartera aholku eske azaltzen diren umeei emango zaizkie.

Orain dela 16 urte baino gehiago hasi zen Mercadonak zeliakoen kolektiboarekin duen harremana, gure bezero zeliakoen eta beren familien premiei eta eskaerei emandako erantzun gisa. Beharrizan horren eta Espainia osoko zeliakoen elkarte guzti-guztiekin abiatutako elkarlanaren emaitza, elikadura-segurtasun eta kalitate berme maximoak betetzen dituen glutenik gabeko produktuen sorta zabala eskaintzeko konpromisoa hartu du Mercadonak, ezaugarri horien araberako 12.000 bat erreferentzia merkaturatzen dituela egun. Hori ez ezik, prestakuntzarako eta dibulgaziorako ekimenak ere sustatzen ditu, zeliakia hobeto ezagutzen eta ulertzen laguntzeko. 

Zeliakoen elkarte guztiek eta Mercadonak burutzen dituzten dibulgaziozko eta prestakuntzako ekimenek gaixotasuna hobeto ezagutzera emateko eta zeliakiadun pertsonen bizitza-kalitatea hobetzeko konpromisoa dute atzean.

Zer da zeliakia edo gaixotasun zeliakoa

Zerealek duten proteinetako bat da glutena: garian, garagarrean, zekalean, espeltan, kamut®-ean, tritikalean eta oloaren barietate batzuetan dago presente. Zeliakia edo gaixotasun zeliakoa, bere aldetik, horretarako joera genetikoa dutenek garatzen duten oinarri autoimmuneko nahaste sistemikoa da, glutena ahoratzearen eraginez heste meharraren biloen atrofia sorten duena, elikagaien nutrienteak era egokian xurgatzeko ahalmena kaltetuz. Glutenik gabeko dieta dugu tratamendu eraginkor bakarra, bizitza guztian zehar zorrozki bete beharrekoa, horrek ekar ditzakeen eragin pertsonal eta sozialekin.

Gaztelaniazko testua.

 

La pandilla celiaca

Descargar