Estatuko zitrikoak

Espainiako jatorriko zitrikoen kanpaina amaitu du Mercadonak, 200.000 tona baino gehiago erosita

2023ko abuztuaren 21a
  • Espainiako jatorriko laranja eta mandarinen kanpainan (2022ko urritik 2023ko abuztuaren hasierara artekoa, gutxi gorabehera), Mercadonak 140.000 tona laranja eta 56.000 tona mandarina erosi dizkie Espainiako 2.500 nekazari baino gehiagorekin harreman egonkorrak dituzten hornitzaile espezialista nazionalei.
  • Gertuko fruta eta barazkiak eskaintzeko egiten duen ahaleginean, konpainiak 200.000 tona laranja, limoi, mandarina eta gainerako zitriko baino gehiago erosi ditu 2022-23 denboraldian, Valentziako Erkidegoan, Andaluzian, Murtziako Eskualdean, Katalunian eta Kanarietan ekoitziak.
  • Kanpaina hori amaituta, beste jatorri batzuetako laranjak erosi ahal izango dira Espainiako jatorriko zitrikoen hurrengo kanpaina bitarte. Kanpaina hori urriko lehen asteetan hasiko da, orduan mandarinak eta limoiak sartuko baitira; laranjak, berriz, azaroaren hasieran iritsiko dira dendetara, azken klima-aurreikuspenen arabera.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak gaur amaituko du Espainiako laranja eta mandarinen 2022-23ko kanpaina, 196.000 tonatik gorako erosketa-balantzearekin. Guztira, 200.000 tona espainiar zitriko baino gehiago erosi ditu 2022-23 kanpainan. Horietatik, 140.000 tona laranjak dira. Mandarina- eta limoi-bolumenak ere antzekoak dira: 56.000 eta 17.000 tona, hurrenez hurren.

Mercadonak konpromiso irmoa du lehen sektorearekin, eta lehentasuna ematen dio bere 25 eta gehiago hornitzaile nazionalekin harreman egonkorrak eta gardenak bermatzeari (hornitzaileok Espainia osoko 2.500 nekazarirekin baino gehiagorekin egiten dute lan). Politika horri esker, duela urte batzuetatik hona, Mercadonako laranja guztien % 85 baino gehiago Espainiakoak dira.

Urrian hasiko da Espainiako jatorrikoen kanpaina berria

Abuztuaren erdialdetik urriaren amaierara arte, Mercadonako “Nagusi”ek (bezeroek) beste jatorri batzuetako laranjak erosteko aukera izango dute, urriko lehen astea arte. Orduan, Espainiako jatorriko zitrikoen kanpaina hasiko da berriro, eta limoiak eta mandarinak iritsiko dira dendetara. Urrian, hainbat zitriko-barietate nazional gehitzen jarraituko du Mercadonak, eta, azaroaren hasieran, pixkanaka, kate osoan egongo dira Espainiako jatorriko laranjak.

Sasoiko zitrikoen eta fruta eta barazkien kontsumoa sustatu, saski orekatua egiteko

Enpresak zitrikoen kontsumoa sustatzen du, baita Mercadonako laranja-zuku egin berriarena ere. Zuku hori Fruta eta Barazkien atalean eskuratu daiteke ohiko hiru ontzi-formatuetan (250 mililitro, 500 mililitro eta litro bat). Zerbitzu hori 2016. urtean hasi zen kateko denda guztietan ezartzen, Mercadonaren, Zumex hornitzaile espezialistaren eta bezeroen arteko berrikuntza bateratuaren bidez garatuta.

Zitrikoek bitamina, mineral eta antioxidatzaile ugari dituzte, eta dieta orekatuari eusten laguntzen du haien kontsumoak. Laranjak, mandarinak eta limoiak, beste zitriko batzuen artean, aliatu handiak dira erosketa-saski orekatua osatzeko.

Mercadonak bat egiten du Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak garaian garaiko fruta eta barazkien alde egiten duen kanpainarekin. Era berean, Mercadonak bidezko merkataritza-jardunbideak defendatzen ditu, eta urteak dira Merkataritza Jardunbide Egokien Kodearekin bat egin zuela elikadura-kontratazioaren alorrean. Borondatezko akordio hori beste urrats bat izan zen bidezko merkataritza-jardunbideak sustatzeko; Elikadura Katearen Funtzionamendua Hobetzeko Neurrien Legearen esparruan sartzen da, eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak (MAPA) sustatua da, Espainiako nekazaritzako elikagaien elkarte batzuekin lankidetzan.

Espainiako laranjak MercadonanEspainiako jatorriko laranjak Mercadonan 2022-23ko kanpainan.