Ile lehorrari agur esateko eta behar duen hidratazioa eta leuntasuna emateko ilerako lerroa.

Ile leun eta hidratatua Hydra Hyaluronic lerroarekin

2024ko otsailaren 23a

Ile leun eta bizia izan nahi duzu? Ezagutu gure Hydra Hyaluronic ilerako lerroa, zure ileari merezi duen leuntasuna eta hidratazioa emateko diseinatua. Bereziki egokia da ile normal eta lehorretarako.

Zure ileak hidratazioa behar du osasuntsu egoteko. Ez baduzu hidratatzen, arazoak ager daitezke: lehortasuna, hauskortasuna, punta irekiak, laztasuna eta itxura itzali eta distirarik gabea. Prebenitu nahi dituzu? Ilerako lerro hau da konponbidea.

Zer aktibo kosmetiko ditu Hydra Hyaluronic-ek?

Hydra Hyaluronic ilerako lerroak goi-mailako aktibo kosmetiko batzuk ditu, hala nola azido hialuronikoa, niazinamida eta B5 probitamina.

Zer produktuk osatzen dute ilerako Hydra Hyaluronic lerroa?

Xanpua

Champú Hydra Hyaluronic Deliplus

Sakon garbitzen du ilea, eta leundu, argiztatu eta hidratatu egiten du, trinkotu gabe. Lurrin kapsulatuaren teknologia berriari esker, bermatzen dugu lurrin-usainak ordu asko irautea, baita ilea lehor dagoela ere. Orrazten zaren bakoitzean hartuko duzu haren aroma delikatua, egun guztian zehar. Eta ilea leun edukiko duzu.

Nola erabili: busti ilea urarekin, jarri xanpua eskuetan eta igurtzi eskuak emeki, produktua zabaltzeko. Masajea eman buru-larruazalean eta ilean, aparra atera arte. Ondoren, garbitu ur askorekin.

Maskara

Mascarilla Hydra Hyaluronic Deliplus

Ileari hidratazio-maila optimoa ematen eta iraunarazten dio. Leun eta argitsu uzten du, trinkotu gabe. Xanpuaren aktibo-aukera eta lurrin kapsulatuaren teknologia berak ditu, ilea garbitu ondoren lurrin-usainak hainbat orduz iraun dezan.

Nola erabili: xanpua urarekin garbitu eta gehiegizko ura kendu ondoren, zabaldu maskara modu uniformean ilearen erdialdetik puntetara; ez eman buru-larruazalean. Utzi 2 minutuz eragiten. Ondoren, garbitu produktua erabat ur ugarirekin. Gomendatzen da astean behin edo birritan ematea, emaitzarik onenak lortzeko eta ilea kondizio onenetan edukitzeko.

Egokitzailea

Acondicionador Hydra Hyaluronic Deliplus

Ilea egokitu, hidratatu eta askatzen du, eta eguzkitik eta orraztearen kalteetatik babesten du.

Nola erabili: erabili aurretik, astindu indarrez, bi faseak nahasteko. Lainoztatu egokitzailea ile hezean edo lehorrean. Ez garbitu urarekin. Babesa eta hidratazioa emango dizkizu egunean zehar.

Beste gomendio batzuk

Ile kizkurra edo ondulatua baduzu, zaindu nahi baduzu eta zure kizkurrei etekinik handiena atera nahi badiezu, probatu Curl Perfect Lerroa.

Ezagutu Koko-olioaren aukera zabalak, errezetak prestatzeko eta aurpegiko eta gorputzeko azala zaintzeko balio baitu.

Gure bideo interaktiboarekin, zure azalak zer aurpegi-errutina behar duen jakingo duzu.