Gure begi-itzalen paletek aukera asko eskaintzen dizkizute, eta aplikatzen oso errazak dira

Ezagut itzazu Begi-itzalen paleta hauen aukera mugagabeak

2024ko martxoaren 28a

Gure Begi-itzalen paletak aliatu egokiak dira begirada erakargarria lor dezazun. Urte-sasoi bakoitzerako diseinatutako proposamen eklektikoak dira, aplikatzen errazak, eta erabateko sintonian daude modaren azken joerekin.

Kolore- eta testura-aukera handia, zure makillaje-behar guztiak aseko dituena, hasi egunerako tonu leunetatik eta gauerako tonu ausartenetaraino. Nabarmendu zure begiek duten xarma, eta baliatu zure sormena look-aukera paregabe honekin.

Begi-itzalen 4 paleta denboraldi berrirako

Izaera handiko paleta hauek, iruditeria boteretsuko tokiak iradokitzeaz gain, bat egingo dute zure nortasunarekin, look erakargarrienak lortzeko.

Cairo paleta

Paleta Cairo Mercadona

Lur-tonu moldakor eta atenporaleko paleta, eguneroko look naturalak eta look sofistikatu eta misteriotsuak sortzeko aukera emango dizuna:

  • 1 glitter itzal (14)
  • 1 duochromo (07)
  • 9 mate (01, 03, 05, 08, 10, 13, 15, 16, 18)
  • 1 marmolatu (04)
  • 6 metaliko (02, 06, 09, 11, 12, 17)

Milaka urteko ondarea duen hiri bateko historia, kultura eta arkitektura omentzen ditu: Kairo (Egipto).

Maldivas paleta

Paleta Maldivas Mercadona

Maldivetako paradisu paregabearen edertasuna eta baretasuna omentzen dituzten tonu urdin eta laranjak, herrialde hori ospetsua baita bere uharteetako ur garden, hondar zuriko hondartza eta ilunabar ikusgarriengatik:

  • 1 glitter itzal (08)
  • 3 mate (03, 11, 18)
  • 1 marmolatu (07)
  • 5 metaliko (02, 09, 13, 15, 17)
  • 8 satinatu (01, 04, 05, 07, 10, 12, 14, 16)

Manhattan paleta

Paleta Manhattan Mercadona

Tonu gorrixken nagusitasunak, tonu beroago eta sakonagoekin orekatuta, Big Apple distritu enblematikoaren magia islatzen du. Big Apple kontraste ugariko tokia da, paleta honen antzera:

  • 1 glitter itzal (07)
  • 1 duochromo (11)
  • 6 mate (02, 04, 05, 08, 12, 18)
  • 2 marmolatu (10,17)
  • 8 satinatu (01, 03, 06, 09, 13, 14, 15, 16)

New York paleta

Paleta New York Mercadona

Gustatzen zaizkizu zure lookei intriga-puntua ematen dieten tonu more, dotore eta misteriotsuak? Ezin egokiagoak dira une seduktoreenetarako. Probatu paleta hau, eta ikusi haren xarma paregabeak nola bereganatzen duen New Yorkeko gau-giro magikoa:

  • 2 glitter itzal (05, 10)
  • 1 duochromo (15)
  • 5 mate (06, 07, 09, 12, 17)
  • 1 marmolatu (03)
  • 6 metaliko (02, 04, 08, 13, 14, 18)
  • 3 satinatu (01, 11, 16)

Inoiz lorik egiten ez duen hiria definitzen duen energia xarmagarriaren gorazarre sutsua.

Beste gomendio batzuk

Zure oinak zaintzeko tratamendu onenak ditugu: hidratatzaileak, lehortasunaren aurkakoak, kremak, espraiak, gel freskagarria, etab.

Makillatu profesionalen moduan gure Pintzel-kitekin.

Ile leuna eta hidratatua izan nahi baduzu, probatu gure Hydra Hyaluronic ilerako lerroa.