Gure 24 ordu Deliplus aurpegi-hauts trinkoaren ezaugarriak azalduko dizkizugu.

Azal distiratsu eta naturala gure aurpegi-hauts trinkoarekin

2024ko otsailaren 08a

Eraldatu zure makillatze-errutina gure aurpegi-hauts trinkoarekin, luze irauteko eta zure aurpegiko azalari estaldura erabatekoa, leuna eta uniformea eskaintzeko diseinatua.

Goi-teknologiako formula erabiltzen du, osagai naturalez egina, eta makillatze-eskakizunik zorrotzenak asetzen ditu. Hala, azal distiratsu eta naturala luzituko duzu egun osoan. Ezagutu nahi al dituzu xehetasun guztiak?

Zein dira 24h Long Lasting aurpegi-hauts trinkoaren ezaugarri nagusiak?

Polvo facial compacto 24h Long Lasting Mercadona

  • Hauts trinkoa: hauts-makillaje honen kalitatea gainazal-geruza soil bat baino askoz gehiago da. Zure azalarekin bat egiten du era ezin hobean, eta akabera bikaina eta iraunkorra ematen dizu.
  • Leuna eta krematsua: oso leunki eta inolako esfortzurik gabe aplikatzen da. Testura krematsua du eta era homogeneoan zabaltzen da, zure azala ferekatuz.
  • Estaldura handia: hauts trinko honen testurak akatsik gabe eta inolako neke-seinalerik gabe uzten dizu azala. Bera duzu laguntzailerik onena konfiantza-sostengu gehigarri bat behar duzun egun horietarako.
  • Osagai naturalak % 90 baino gehiago dira: formula honekin, lehentasuna ematen diogu zure azalaren osasunari, erabiltzen duzun bakoitzean azala zaintzen dizun produktu baten bidez.
  • Bigarren azalaren efektua, akabera naturalarekin: itxura fresko eta naturala bermatzen dizu, zure edertasun berdingabearen ñabarduretara egokitzen dena.
  • Long lasting (iraupen luzea) 24h: utzi alde batera etengabe ukituak egin beharra. Azal-hauts trinko hau lagun aparta duzu egunik luzeenetan.
  • Lau tonutan eskuragai: topatu hobekien ematen dizun konbinazioa.
    • Beixa.
    • Beix arrosaxka.
    • Urre-kolorekoa.
    • Urre-kolore iluna.

Beste gomendio batzuk

Aurkitu zure azal motari hobekien egokitzen zaion aurpegi-errutina.

Zein Eyeliner erabiltzen duzu? Lau mota proposatzen dizkizugu, zure begirada gehien edertzen duena hautatu dezazun.

Ezagutzen al duzu gure azazkal-laken lerroa? Ezagutu ezazu haren kolore-aukera osoa eta distira handiko estaldura.