Hiru aukera proposatzen dizkizugu ezpain-zapiak sormenez tolesteko eta Gabonetako mahaia apaintzeko.

Gabonetako ezpain-zapiak tolesteko sormenezko 3 ideia

2023ko azaroaren 03a

Eskuragarri Gabonetako kanpainan

Ezpain-zapiak elementu funtzionalak dira, baina sormen-joko handia ere ematen dute Gabonetako mahaia apaintzeko orduan.

3 ideia inspiratzaile eskaintzen dizkizugu, zure gabon-mahaiari ukitu desberdina emango eta xarma areagotuko diotenak. Ezpain-zapiak tolesteko trikimailuak, sormenezko ukitu harrigarri bat lortzeko. Nahi dituzu ezagutu?

1. ideia: Abaniko-itxurako ezpainzapia

Idea 1: Servilleta Abanico Mercadona

Ikas ezazu ezpain-zapia abaniko-forman tolesten, ukitu originala eta bereizia emateko.

Urratsak

1. Zabaldu ezpain-zapi karratu bat laukizuzen bihurtzeko moduan.

2. Tolestu ertz batetik erdiraino.

3. Egin gauza bera beste ertzetik.

4. Zabaldu ezpain-zapi erdiaren lau parteak.

5. Tolestu zapia akordeoi-tolesturetan, bi aldeetatik txandaka, kanporantz eta barrurantz tolestuz, erdira iritsi arte eta pixka bat gehiago.

6. Orain, tolestu luzeraren erditik, tolesen erdiak goiko aldean geratzeko moduan.

7. Hartu tolestu gabeko aldearen (abaniko moduan tolestu ez dugunaren) kontrako mokoa, eta tolestu triangelu bat osatuz.

8. Tolestu ateratzen den zatia triangeluaren aldera.

9. Ondoren, bildu klip batekin geratzen den mokoa oinarri gisa erabiltzeko, eta zabaldu abanikoa kontu handiz apaintzen ari zaren plateraren gainean.

2. ideia: Mahai-tresnetarako zorroa

Idea 2: Servilleta Sobre Mercadona

Bihurtu zure ezpain-zapia zorro dotore bat, mahai-tresnak han sartu eta erabiltzeko prest uzteko modukoa.

Urratsak

1. Zabaldu ezpain-zapi karratu bat laukizuzen bihurtzeko moduan.

2. Zatirik zabalenean, tolestu ezpain-zapiaren lehen orria erditik.

3. Eman buelta ezpain-zapiari eta eraman eskuineko muturreko mokoa karratu horren kontrako erpinera.

4. Egin gauza bera ezkerreko goiko muturrarekin, triangelu bat gera dadin.

5. Tolestu ezkerreko erdia goiko erpinetik triangeluaren erdiraino.

6. Egin gauza bera eskuineko erdiarekin.

7. Eman buelta, eta zapaldu ondo tolestura guztiak, eratzen diren poltsatxoetan zure mahai-tresnak sartzeko.

3. ideia: Gabonetako zuhaitzen formako ezpain-zapiak

Idea 3: Servilleta Árbol de Navidad

Egin Gabonetako zuhaitz bat zure ezpain-zapiarekin; mahairako apaingarri ederra izango da.

Urratsak

1. Zabaldu ezpain-zapi bat erronbo-forman.

2. Hartu lehenengo orria eta tolestu erditik, goiko aldeetan tarte pixka bat utzita.

3. Tolestu gehiagotan, ezpain-zapiaren orri bakoitzarekin gauza bera eginez, tolesturek piramide moduko bat sor dezaten.

4. Eman buelta.

5. Orain, hartu ezkerreko aldea eta tolestu erdirantz.

6. Ondoren, hartu eskuineko aldea, eta jarri aurrekoarekin bat egiteko moduan.

7. Eman buelta berriro.

8. Tolestu puntak gorantz, eta sartu haietako bakoitza aurreko tolesturan. Hala, zuhaitz baten itxura izango du.

Beste gomendio batzuk

Giro lasaia eta atsegina sortzeko, probatu gure Kristalezko ontziko kandela perfumatuak.

Fruitu lehorrak eta fruta deshidratatuak, Gabonetako klasikoak!