Zure etxea modu erosoan garbitu eta desinfektatu Mercadonaren Erabilera Anitzeko Pastilla Desinfektatzaileekin. Lixiba ordezkatzen dute.

Erabilera Anitzeko Pastilla Desinfektatzaileak

2017ko irailaren 28a

Mercadonaren Erabilera Anitzeko Pastilla Desinfektatzaileak etxe guztia garbitzeko eta desinfektatzeko aliatu perfektuak dira: erabiltzeko eta eramateko eroso-erosoak, lixibaren pareko eraginkortasuna dute.

Mercadonaren Erabilera Anitzeko Pastilla Desinfektatzaileek lixiba ordezkatzen duen formula berritzailea dute. Oso era erosoan garbitu eta desinfektatzeko modua ematen du, lixibaren zipriztinak saihestuz.

Eroso garbitu eta desinfektatu

Mercadonaren Erabilera Anitzeko Pastilla Desinfektatzaileek garbitzeko eta desinfektatzeko modu azkar eta erosoa ematen dute, lixibaren pareko eraginkortasunari eutsiz. 48 pastilla ditu pote bakoitzak, eta 6 litro lixibaren balio bera. Ez du leku askorik hartzen eta pisu gutxikoa da. Gainera, ume-segurtasuneko tapoia du.

Erabilera Anitzeko Pastilla Desinfektatzaileak non erabili

  • Bainua
  • Sukaldea
  • Zoruak
  • Lauza beiraztatuak
  • Garbigailuan, arropa zuriarekin

Erabilera Anitzeko Pastilla Desinfektatzaileek berriz ere erakusten dute Mercadonak espainiar produktuen alde egiten duen apustua, Orache Desinfección SL konpainiak ekoizten baititu, Sabiñánigon (Huesca) dituen instalazioetan.

Mercadonaren Erabilera Anitzeko Pastilla Desinfektatzaileak erabil itzazu eta garbiketa eta desinfekzio eraginkorra egin, lixibaren zipriztinak saihestuz. Zure Mercadona dendan eskura dituzu!

Beste Zenbait Iradokizun

Eta badaukazu eskura Mercadonaren Bosque Verde Erabilera Anitzeko Etxeko Garbigarria ere: pinuzko lurrin atsegina du, eta azkar lehortzen da.