Nuevo papel Higiénico Húmedo WC de Bosque Verde

Bosque Verde WC Paper Higieniko Heze berria

2017ko maiatzaren 15a

Mercadonaren azken berrikuntza aurkezten dizugu, Bosque Verde WC Paper Higieniko Heze berria.

Bosque Verde WC Paper Higieniko Heze berria %100ean jatorri naturala duen ehun berritzaile batez eginda dago. Horri esker, komunera bota daiteke, komuneko paper arruntaren moduan, mugimenduan dauden uretan barreiatu eta sakabanatzen diren zelulosa oinarriko lehengai biodegradagarriez osatzen baita.

Ehun berritzailea

Egiaztatu oraintxe bertan Bosque Verde WC Paper Higieniko Heze berriaren abantailak:

  • Biodegradagarria da, eta komunera berme guztiekin botatzeko modukoa.
  • Barreiagarritasun gorenekoa da.
  • Kanpoko laborategiek aztertutako segurtasun berme gorena du.
  • Trinkoagoa da, eta ateratzean gutxiago desitxuratzen da.

Orain, paper hezearekin ere goza dezakezu paper lehorrak ematen duen lasaitasunaz. Ezaugarri leungarri, baregarri eta indarberritzaileak dituzten Aloe Vera eta Kamamila ditu, gainera, Bosque Verde WC Paper Higieniko Heze berriak.

Bikaina da familiako guztien osoko higienerako, eta edukiontzi eta tamaina ezberdinetan merkaturatzen da, etxe bakoitzeko beharrizanetara egokitze aldera:

WC Paper Higieniko Hezea.

Lurrin berria du, fresko eta atsegina.

  • 200 aleko pack zatigarria.
  • 100 aleko edukiontzia: ezinbestekoa zure komunean.
  • 15 aleko edukiontzia: aldean eramateko ezin hobea.

Umeentzako WC Paper Higieniko Hezea.

"Doryren bila" pelikulako pertsonaiekin egindako diseinua du.

  • 100 aleko edukiontzia: etxeko txikienak liluratzen dituen betidaniko lurrinarekin.

2001etik bitarteko hornitzaile fabrikatzailea den Ubesol SMk egiten du Bosque Verde WC Paper Higieniko Hezea, Mercadonak espainiar produktuen alde egiten duen apustua beste behin ere erakutsiz.