Zure bainugela garbitzeko produktu efikazen gida.

Bainugela garbitzeko produktu onenak

2024ko urtarrilaren 17a

Zer produktu erabiltzen dituzu zure bainugela garbitzeko? Funtsezko egitekoa da, eta produktu egokiak erabili behar dira zikinkeria, germenak eta bakterioak pilatzeko joera duen ingurune horretan giro higieniko eta atsegina edukitzeko.

Ez da nahikoa ageriko zikinkeria kentzea: desinfektatu egin behar da, eta fresko-usaina eman. Ikusi nahi duzu zer iradokizun ditugun zure bainugela distiratsu izan dezazun?

Eremuka antolatutako produktu-gida bat prestatu dizugu, garbiketa-lanak errazteko. Hautatu aukera onenak, zure premien arabera.

Bainugela garbitzeko produktu espezifikoen aukera zabala

Komunaren barrualdea

Zalantzarik gabe, egiteko erabakigarria da zure bainugelan higienea eta freskotasuna zaintzeko. Berariaz eremu hori garbitzeko diseinatutako zenbait komun-garbigarri aurkeztuko dizkizugu. Botilaren forma oso erosoa da, gela komunaren barrualdeko ertzean zabaltzeko diseinatu baita.

Limpieza de baño: productos para el interior del inodoro Mercadona

  • Komunerako gel lixibaduna: garbitasuna eta desinfekzioa. Komuneko eta zisternako hezetasun-orban beltzak kentzen ditu. Bainuontzietan, bidetean eta lauzetan ere erabil daiteke. Garbitasun sakona eta erabateko higienea bermatzen ditu eta gainazal delikatuak errespetatzen ditu. Ez dauka karearen aurkako eraginik.
  • Komunerako Spa Gela: hiru batean formuladuna. Garbitasuna eta higienea, karearen aurkako efektua eta spa-lurrin bizia.
  • Komunerako Gela, Gerezi-lore usainekoa: hiru batean formuladuna. Garbitasuna eta higienea, karearen aurkako efektua eta gerezi-lorearen lurrin bizia.
  • Komunerako Gela, zikinkeria askatzekoa: karearen eta zikinkeria itsatsienaren aurkako produktu espezifikoa. Hain sarri garbitzen ez diren edo denbora batez erabili gabe egon diren komunak garbitzeko aproposa.

Nola erabili

1. Isuri komunaren barrualdeko ertzean.
2. Zabaldu, eskuilarekin igurtziz.
3. Utzi eragiten 10 minutuz eta tiratu ponpari.

Gainazalen garbiketa

Lan honetarako, komunerako gel garbitzailea erabil dezakezu. Baina garbiketa sakonagoa behar baduzu, Bainugelarako Garbigarri Desinfektatzailea edo Bainugelarako Gel Garbitzailea gomendatzen dizkizugu.

Limpieza del baño: productos para limpieza de superficies Mercadona

Garbiketa arina eta desinfektatzailea lortzeko:

  • Bainugelarako Garbigarri Desinfektatzailea: esprai bakterizida eta fungizida, bereziki diseinatua gainazalak desinfektatzeko eta eremu hezeetan pilatzen diren onddo eta bakterioak ezabatzeko.

Nola erabili

1. Lainoztatu produktua gainazalaren gainean.

2. Bakterioen kasuan, utzi eragiten 5 minutuz, eta, onddoen aurka, 15 minutuz.

3. Ondoren, garbitu ur askorekin.

Konketa, bainuontzia edo dutxaontzia eta lauzak garbitzeko, hau gomendatzen dugu:

  • Bainugela garbitzeko Gela: garbitu egiten du eta karearen aurkakoa da, etxe-garbitzeko ez-espezifikoak ez bezala. Diluituta nahiz diluitu gabe erabil daiteke, lanbasarekin garbitzeko edo zuzenean baieta batekin zabaltzeko.

Nola erabili

- Diluituta: 2 tapoi ur-ontzi erdi batean (5 L); erabili lanbasarekin edo baietarekin. Ez dago ondoren urez pasatu beharrik.

- Diluitu gabe: jarri baieta heze batean, erabili, eta gero urez pasatu.

Txorrotak

Bainugelako txorrotak garbitzea ere ezinbestekoa da. Urak eta beste produktu batzuek ukitzen dituzte, eta orbanak, kare- eta xaboi-hondakinak, etab. gera daitezke. Horregatik, zure premietara egokitzen den kare-aurkako bat erabiltzea gomendatzen dizugu, txorrotak garbi-garbi eta higiene-egoera onenean edukitzeko. Bi aukera hauetakoren artean hauta dezakezu:

Limpieza del baño: productos para grifería Mercadona

  • Karearen Aurkako Garbigarria: karea garbitzen du eta distirarazi egiten du. Produktu aproposa da txorrotetan, dutxa-itxituretan, dutxako lauzetan eta antzeko tokietan karea pilatzea saihesteko.

Nola erabili

1. Lainoztatu gainazalaren gainean.

2. Utzi eragiten, gehienez 10 minutuz.

3. Ondoren, garbitu ur askorekin.

  • Karearen eta herdoilaren aurkako Garbigarri Indartsua: oso eraginkorra da orban zailenen aurka. Itsatsitako karea eta herdoila kentzen ditu.

Nola erabili

1. Lainoztatu gainazalaren gainean.

2. Utzi eragiten minutu bakar batez.

3. Ondoren, garbitu ur askorekin.

4. Orbanak itsatsita jarraitzen badu, errepikatu prozesua.

Dutxa-itxiturak

Hau da produktu egokia zure dutxa-itxiturak eraginkortasunez garbitzeko eta xaboia, karea eta bestelako hondakinak pilatzea saihesteko:

Limpieza del baño: producto para limpieza de mamparas Mercadona

  • Dutxarako garbigarria: karea kentzen du, eta efektu iragazgaitza uzten du, orbanak prebenitzeko. Kare-aurkakoa ere erabil dezakezu garbiketa orokorra egitean.

Nola erabili

1. Dutxaren edo bainuaren ondoren, lainoztatu produktua modu homogeneoan.

2. Garbitu produktua dutxako alkatxofako urarekin.

Ispiluak

Eduki ispiluak garbi eta garden, hatz-markarik eta zipriztinik gabe, bainugelak itxura ona eta argitasuna izan ditzan. Produktu espezifiko honekin lortuko duzu:

Limpieza del baño: producto para limpieza de espejos y cristales Mercadona

  • Kristal-garbigarria eta erabilera anitzekoa: garbitu etxeko gainazal guztiak aztarnarik utzik gabe. Distiratsu eta garden izango duzu guztia, baita bainugelako ispiluak ere.

Nola erabili

1. Lainoztatu produktua ilerik botatzen ez duen zapi garbi eta leun batean.

2. Zabaldu garbitu beharreko gainazalean, modu homogeneoan.

3. Lehortu zapi garbi eta lehor batekin.

Hodiak

Zure bainugelako hodiak buxatuta badaude, arazoa bizkor eta erraz konpontzeko soluzio eraginkor bat eskaintzen dizugu:

Limpieza del baño: desatascador turbo Mercadona

  • Libragailu Turboa: buxadurak berehala libratzen dituen gel-testurako eta formula kontzentratuko libragailua.

Nola erabili

1. Bota botilaren eduki guztia hodian.

2. Utzi eragiten 5 minutuz, eta, buxadura oso handia bada, gau guztia.

3. Utzi ur beroa ateratzen.

Beste gomendio batzuk

Zer produktu erabiltzen duzu zure etxeko zurezko gainazalak garbitzeko? Ezagutu gure hiru gomendioak.

Zure etxeko txoko bakoitza behar bezala garbitzeko, hautatu baieta egokia eta ikasi nola erabiltzen den.

Gure Tapizeria- eta alfonbra-garbigarri apar aktiboduna ezin hobea da sofak, besaulkiak, alfonbrak eta moketak garbitzeko.