Yogures Desnatados Hacendado

Gozatu gure Jogurt gaingabetuen plazer gozoaz eta arintasunaz

2024ko apirilaren 25a

Nahiago dituzu Jogurt gaingabetuak? Hala bada, oso hedatuta dagoen aukera bat eta zure osasunerako onuragarria hautatu duzu. Jogurt hauek, gantz gutxiko aukera bat izateaz gain, zapore guzti-guztia dute. Gure linealean dugun aukera zabalari esker, zure gustuetara eta nutrizio-premietara egokitzen den jogurt egokia aurkituko duzu.

Zatoz gurekin gure Jogurt gaingabetuen sorta guztia ezagutzera: klasikoenak, aukera berritzaileak, jogurt likidoak, etab.

Jogurt gaingabetuen aukera zabala

Zaporedunak/frutazkoak

Yogures desnatados sabores/fruta Mercadona

Aukera gozo, osasungarri eta moldakorra eguneko edozein unetarako. Produktu-aukera honetan, jogurt gaingabetuaren leuntasuna eta fruten berezko gozotasuna edo zapore gehigarriak bateratzen dira. Zein duzu gustukoen?

Esne-postre frutaduna, % 0 gantz eta % 0 azukre erantsikoa

Zaindu ezazu zure burua, zapore-aukera honetaz gozatzen duzun bitartean: sagarrezko 2 jogurt, mangozko 2, ananazko 2 eta marrubizko 2. 125 g-ko 8 unitateko paketea.

Jogurt zaporeduna, % 0 gantz eta % 0 azukre erantsikoa

Pakete bakoitzak 125 g-ko 8 jogurt ditu. Marrubi-zaporeko 2, basafruitu-zaporeko 2, anana-zaporeko 2 eta udare-zaporeko 2.

Koko-zaporeko jogurta, % 0 gantz eta % 0 azukre erantsikoa

Gozatu jogurt honen aroma exotikoaz eta kokoaren zapore gozo freskagarriaz. 125 g-ko 4 unitateko paketean dator.

Marrubi-zaporeko jogurta, % 0 gantz eta % 0 azukre erantsikoa

Liluratuta geratuko zara marrubi-zaporeko jogurt gaingabetu honen gozotasunaz. 125 g-ko 4 jogurteko paketean dator.

Limoi-zaporeko jogurta, % 0 gantz eta % 0 azukre erantsikoa

Freskatu zure ahosabaia, jogurt honi eta haren ukitu azido eta freskagarriari esker. 125 g-ko 4 jogurteko paketea.

Bifidusa

Yogures desnatados Bífidus Mercadona

Jogurt gaingabetuaren onurak eta bifidus aktiboaren onurak konbinatzen dira jogurt hauetan. Aukera zabala dugu.

Bifidus probiotiko gaingabetu basafruituduna

Zapore gozo eta azido naturalen nahaste bikaina. % 0 gantz, % 0 azukre erantsi. 125 g-ko 4 unitateko paketean dator.

Bifidus gaingabetu intxaur eta zerealduna

Jogurt gozo-gozo eta nutritiboa zure dieta orekaturako. % 0 gantz, % 0 azukre erantsi. 125 g-ko 4 unitateko paketean eskaintzen dira.

Bifidus probiotiko gaingabetu udareduna

Udarearen zapore leun eta freskoak parekorik gabeko esneki bihurtzen dute jogurt gaingabetu hau. % 0 gantz, % 0 azukre erantsi. 125 g-ko 4 unitateko paketean datoz.

Bifidus probiotiko gaingabetu kiwiduna

Kiwiaren freskotasuna eta jogurtaren bifidus probiotikoen onurak bateratzen ditu. % 0 gantz, % 0 azukre erantsi. 125 g-ko 4 unitateko paketea.

Bifidus probiotiko gaingabetu ananaduna

Ananaren gozotasun tropikalaren eta bifidus probiotikoen fusio lighta. % 0 gantz, % 0 azukre erantsi. 125 g-ko 4 unitateko paketean datoz.

Bifidus gaingabetu naturala

Bifidus arinena, haren onurak aprobetxa ditzazun, bestelako osagarririk gabe. % 0 gantz, % 0 azukre erantsi. 125 g-ko 6 unitateko paketean datoz.

Bifidus gaingabetu krematsu natural eta edulkoratua

Harrigarria egingo zaizu koipe gehigarririk gabeko haren krematasuna. % 0 gantz, % 0 azukre erantsi. 125 g-ko 6 unitateko paketea.

Bifidus gaingabetu krematsu Tropikala

Zure zentzumenak limurtuko dituen zapore tropikala du, eta zure heste-osasuna zaintzen du aldi berean. % 0 gantz, % 0 azukre erantsi. 125 g-ko 4 unitateko paketea.

Naturala

Yogures desnatados naturales Mercadona

Aukera naturalak beti daude modan; gantz eta kaloria gutxiagokoak. Jogurt arin eta moldakorrak zure gosari eta askarietarako eta bestelako errezetetarako.

Jogurt gaingabetu naturala

Testura krematsu eta zapore puruko jogurt klasikoa, bertsio gaingabetuan. % 0 gantz, % 0 azukre erantsi. 125 g-ko 6 unitateko paketean dator.

Jogurt gaingabetu natural eta edulkoratua

Aukera gozoagoa da, baina arina izaten jarraitzen du. % 0 gantz, % 0 azukre erantsi. 125 g-ko 6 jogurteko paketean dator.

Esne-postre krematsu natural eta edulkoratua

Benetan leuna eta kaloria gutxikoa da: aliatu ezin hobea zure ongizaterako. % 0 gantz, % 0 azukre erantsi. 125 g-ko 6 jogurteko paketean dator.

Laktosarik gabeko jogurt naturala

Aukera bikaina laktosarekiko elikagai-sentsibilitatea duten pertsonen gosari eta askarietarako. % 0 gantz, % 0 azukre erantsi. 125 g-ko 4 jogurteko paketean dator.

+Proteina

Yogures desnatados +Proteínas Mercadona

+Proteina jogurt gaingabetuak osagarri perfektua izan daitezke zure dieta orekatuan. Jan itzazu eguneko edozein ordutan: gosaritan, askarian, kirola egin ondoren, jatordu artean...

+Proteina esne-postre naturala, 10 g proteina

Proteina askoko postre nutritiboa. % 0 gantz, % 0 azukre erantsi. 500 g-ko formatua.

+Proteina esne-postre naturala, 12 g proteina

Proteina-proportzio handiagoa du. % 0 gantz, % 0 azukre erantsi. 120 g-ko 4 unitateko paketean dator.

+Proteina esne-postre marrubiduna, 10 g proteina

Nahiago baduzu marrubiaren zapore freskoa, hau da zure aukera. % 0 gantz, % 0 azukre erantsi. 120 g-ko 4 unitateko paketean datoz.

+Proteina esne-postre ahabiaduna, 10 g proteina

Ahabien gozotasunak eta proteina-eduki handi batek osatutako konbinazio garailea. % 0 gantz, % 0 azukre erantsi. 120 g-ko 4 jogurteko paketean saltzen da.

+Proteina esne-postre mango eta marakuiaduna, 10 g proteina

Zapore-nahaste exotiko honek hurrengo dimentsiora eramango du zure jogurt gaingabetua. % 0 gantz, % 0 azukre erantsi. 120 g-ko 4 unitateko paketean saltzen da.

+Proteina esne-postre stracciatelladuna, 12 g proteina

Esne-postre sofistikatu honetaz gozatzen duzun artean, zure ongizatea zainduko duzu proteina-ekarpen gehigarriari esker. % 0 gantz, % 0 azukre erantsi. 125 g-ko 4 unitateko paketean dator.

Likidoak

Yogures desnatados Líquidos Mercadona

Oso freskagarriak eta edateko erosoak dira. Aukera ona dieta orekatua izateko eta kaloria-kopurua kontrolatzeko. Arinak direnez, ezin hobeak dira martxan zoazela hartzeko: lanera bidean, gimnasioan, egunean zehar mokadu bat egiteko edo nahi duzunerako.

Marrubizko jogurt likido gaingabetua

Marrubien freskotasunaz eta zapore paregabeaz gozatuko duzu jogurt likido honi trago bat ematen diozun bakoitzean. % 0 gantz, % 0 azukre erantsi. 1 kg-eko botila.

Anana eta kokozko jogurt likido gaingabetua

Beste esperientzia tropikal eta freskagarri bat: gozoa eta krematsua aldi berean. % 0 gantz, % 0 azukre erantsi. 1 kg-eko botila.

Basafruituzko jogurt likido gaingabetua

Zapore-nahaste zirraragarria, zure jogurt likidoa bizitasun-iturri bilakatzen duena. % 0 gantz, % 0 azukre erantsi. 1 kg-eko botila.

+Proteina esne-edari gaingabetu marrubi-zaporekoa, 20 g proteina

Eman proteina gehiago zure egunari marrubi-zaporeko edari honekin. % gantz. 280 g-ko botila.

+Proteina esne-edari gaingabetu zapore tropikalekoa, 20 g proteina

Zapore tropikal, gozo eta freskagarriak, proteinaz eta ongizatez beteak. % gantz. 280 g-ko botila.

+Proteina esne-edari gaingabetu açai- eta banana-zaporekoa, 20 g proteina

Nabaritu trago bakoitzean açaiaren fruta-ukitu bizia eta bananaren gozotasun leuna, proteinaren energia gehigarriarekin batera. % gantz. 280 g-ko botila.

Kefirra

Yogures desnatados Kéfir Mercadona

Edateko kefir naturala

Kefir likido freskagarri eta osasungarri honek ezinbesteko nutriente ugari ditu zure ongizateari laguntzeko. % gantz. 250 g-ko botila.

Beste gomendio batzuk

Labean egindako Ogi-makilatxoak jateko gogotan zaude? Aukera ugari ematen ditu aperitibo honek.

Zure osasuna eta ongizatea zaintzeko, sartu Fruitu lehorrak eta fruta deshidratatuak zure dietan.

Badakizu hartzen dituzun elikagaiak ongi hautatzen eta haietako bakoitza zer kantitatetan jan behar duzun?