Nork ez du gogoko Likore-krema leun bat? Koktelen zaleak eta postrezale amorratuak liluratu ditu edari honek. Hala, ospakizunetako eta lasaitasun-uneetako klasiko bilakatu da.
Gozagarri bat nahi baduzu, Mercadonan aukera zabala duzu: Irish Cream eta bestelako edari ikonikoak, betiko zaporeak eta aukera exotikoagoak. Jarraitu irakurtzen!
Ezagutu gure Likore-kremen aukera zabala
Galleta-krema
Beste gozo tentagarri bat, laktosa gabe likorea eta bai veganentzako eta Belgikako galleten zapore bereizgarria bateratzen dituena. Gustatuko zaizkizu haren ukitu sofistikatua eta karamelu-zaporea. Zerbitzatu oso hotz edo izotzarekin.
Irish Cream
Irlandako whiski-krema mitikoa! Irlandako whiskiarekin eta esne-gainarekin egindako likorea, zapore zoragarri eta indartsukoa. Zerbitzatu ezazu oso hotz edo izotzarekin, afari baten ondoren edo kafe-kikara batekin batera
Marrubi-krema
Fruta-zapore gozo eta leunak atsegin dituztenen gogokoena. Zerbitzatu oso hotz edo izotzarekin, eta gozatu marrubiak gogora dakartzan usain leun eta freskagarriaz. Ez nahastu beste edari batzuekin.
Txokolate- eta hur-krema
Esne-, txokolate- eta hur-kremaz egina. Haren zapore gozoa eta leuna ezin hobea da kafearekin, esnearekin eta beste edari batzuekin konbinatzeko. Eta eguneko edozein unetan gozagarri bat hartzeko ere bai. Gainera, postreak egiteko erabil daiteke (besteak beste, tartak, izozkiak eta krepeak), zapore- eta originaltasun-ukitu bat emateko. Bere horretan edo izotzarekin zerbitzatu daiteke, eta kokteletarako osagai gisa ere erabil daiteke.
Krema-likorea
Zapore leun eta atsegin baten bila bazabiltza, testura leuneko likore krematsu eta gozo hau gustuko izango duzu bazkalondo berezietan. Modu askotan har daiteke: aproposa da bere horretan eta izotzarekin zerbitzatzeko, eta postre eta koktelak prestatzeko.
Beste gomendio batzuk
Nahiago duzu whiskia? James Webbek zapore leuna du, eta hutsik, izotzarekin edo freskagarri batekin har daiteke.
Zapore gozoak gustatzen bazaizkizu, probatu gure Glutenik gabeko limoi-moussea.
Ezagutzen dituzu Mercadonako tartak? Ezin hobeak dira egun bereziak ospatzeko.