Relleno de Kebab de Mercadona

Kebaberako betegarria, turkiar sukaldaritzaren zaporea

2022ko maiatzaren 03a

Kebabaren zapore bizia gustuko baduzu, orain etxean goza dezakezu janari turkiar goxo horretaz, arin eta erraz. Mercadonaren Kebaberako betegarri hau oilasko-haragi errez egina dagoenez, benetako Döner Kebab-erako Halal Haragiaz gozatuko duzu.

Kebaberako betegarriaren kalitatea hobetu dugu

Gainera, beste berri on bat dugu: betegarri zaporetsu honen ezaugarriak hobetu ditugu, oilasko-haragi gozoenarekin “kebab-esperientzia” atsegina izan dezazun.

Pixkanaka, gure denda guztietara eramaten ari gara produktu hori. Horregatik, ekainetik aurrera hurbilen duzun Mercadonan aurkituko duzu. Ez geratu probatu gabe!

Mejora de calidad en nuestro Relleno de kebab.

Nola prestatu Mercadonaren Kebaberako betegarria?

  • Mercadonaren Kebaberako betegarria 300 g-ko paketetan eros dezakezu; neurri aproposa da lagunekin edo familiakoekin partekatzeko.
  • Oso erraz eta arin prestatzen da.
  • Produktua izoztuta dagoenez, –18 °C-tik beherako tenperaturan gordetzea komeni da. Prestatu ondoren, ez izoztu berriro; gorde 0-4 ºC artean, eta kontsumitu 48 ordu igaro aurretik.
  • Prestaketa: jarri bi koilarakada olio zartagin batean, eta bota betegarria desizoztu gabe; berotu 5-6 minutuz su ertain-altuan.

Eta zuri nola gustatzen zaizu gehien gure Kebaberako betegarria?

Zuk aukeratu nola gozatu Mercadonaren Kebaberako betegarriaz eta haren Döner Kebab-erako Halal Haragi goxoaz. Aukera hauek gomendatzen dizkizugu:

  • Kebaba pita-ogiarekin egin dezakezu. Gehitu letxuga, juliana eran moztuta, Kebaberako betegarria eta jogurt-saltsa. Horrela, jaki turkiarraren benetako zaporea lortuko duzu minutu gutxian.

kebab con pan de pita.

  • Prestatu kebab zaporetsua fajitekin. Adibidez, jogurt-saltsarekin, Cherry tomatearekin, tipularekin, tipulinarekin, piperbeltzarekin, gure Kebaberako betegarriarekin eta limoi-zorrotada batekin. Baietz errepikatu!

kebab con tortillas de trigo.

  • Nahiago baduzu, platerean ere goza dezakezu kebaberako betegarriaren zapore biziaz. Ezin hobeto ezkontzen da arroz pixka batekin, baina entsaladarekin ere gustatuko zaizu.

kebab en un plato.

  • Kebab-pizza bikain bat egiteko osagai nagusi gisa ere erabil dezakezu gure Kebaberako betegarria; munduko errezetarik famatuenetako bi elkartuko dituzu hala. Oraindik ez duzu probatu?

Pizza kebab.

Konbinazio horiekin edo zuk nahi duzun beste edozein eratan, gozatu Mercadonaren Kebaberako betegarriarekin, eta ezagutu turkiar sukaldaritzak eskaintzen dizun zaporea, erraz eta arin prestatzeko moduan.

Beste gomendio batzuk

Gozatu Gari-talotxo % 100 osokoen hiru errezeta hauekin: izokin ketuarekin, oilaskoarekin eta gazta-kremarekin edo barazkiekin.