Askotariko jogurt naturalak ditugu, zure elikadura zaindu dezazun.

Jogurt naturalak, benetako jogurtaren purutasuna

2024ko apirilaren 29a

Klasikoetan klasikoenak dira Jogurt naturalak, jogurtaren bertsio oinarrizkoena: benetakoaren eta osasunaren irudia dira, eta elikadura-onura ugari dituzte. Horregatik daude beti modan. Eta, gozozaleentzat, jogurt natural azukredunak eta edulkoratuak ere baditugu.

Liluratuta geratuko zara elikagai naturalen xarmarekin, eta, jogurt-aukera zabal honekin, esnearen leuntasunaz eta zapore puruaz gozatuko duzu. Zein aukeratuko duzu?

Ezagutu gure Jogurt naturalen aukera

Osoak

Yogures naturales Mercadona.

Kalitate handiko esne osoz egindako jogurtak, testura leun eta krematsukoak. Benetako zapore freskoa, gehigarririk gabea.

  • Greko Naturala: jogurt greko tradizionalaren propietate guztiak ematen dizkizun parekorik gabeko esne-esperientzia. 1 kg-eko tamainan eta 125 g-ko 6 unitateko paketean datoz.
  • Greko Arin naturala: esne partzialki gaingabetuz eginda dago, ongizatea zaintzeaz batera jogurt greko baten zapore biziaz gozatu nahi dutenengan pentsatuta. 1 kg-eko tamainan eta 125 g-ko 6 jogurteko paketean aurkituko duzu.
  • Kefirra: eguneko edozein unetan jateko moduko aukera freskagarri eta elikagarria, zure digestiorako eta immunitate-sistemarako onurak dituena. 500 g-ko formatua.
  • Bifidus naturala: probiotikoak ditu. Aukera bikaina da heste-osasuna zaintzeko. 125 g-ko 6 jogurteko paketean dator.
  • Naturala: aprobetxatu gauza sinpleen onurak esne osoz egindako betiko jogurt natural honekin. 6 unitateko paketean aurkituko duzu.
  • Ahuntz-esnezko Naturala: Jogurt desberdina da, ahuntzaren esne osoz egina. Oso elikagarria da, zapore biziagokoa eta testura oso krematsukoa. 125 g-ko 4 unitateko paketean eskaintzen da.

Osoak eta azukredunak

Yogures naturales Mercadona.

Esne osoz egindako jogurtak. Ez duzu lanik hartu beharko haiek gozatzen, azukredunak baitira.

  • Laktosarik gabeko jogurt krematsua, naturala eta azukreduna: laktosarekiko intolerantzia dutenentzako moduko jogurta, azukre naturalez gozatua. 125 g-ko 4 unitateko paketean dator.
  • Jogurt natural kanabera-azukreduna: jogurtaren testura krematsua eta zapore klasikoa, kanabera-azukrearen gozotasunaren ukituarekin. Benetako zaporeen nahaste erakargarria. 125 g-ko 6 jogurteko paketean dator.
  • Jogurt greko naturala, kanabera-azukreduna: azukre goxo honek orekatzen du jogurt greko krematsu eta sendo honen izaera. 125 g-ko 6 unitateko paketean dator.

Gaingabetuak

Yogures naturales Mercadona.

Gantz-kontsumoa zaindu behar duzu? Hauek dira zure jogurtak eta esne-postreak: aukera arin eta osasungarrien hainbat aukera. Probatu itzazu!

  • +Proteina esne-postre naturala, 10 g proteina: proteinatan aberatsa. % gantz. 500 g-ko formatuan dator.
  • +Proteina esne-postre naturala, 12 g proteina: proteina-eduki handiagoa dute, eta 120 g-ko 4 unitateko paketean datoz.
  • Bifidus gaingabetu naturala: bifidusaren onura probiotikoak dituen esne gaingabetuz egindako jogurt elikagarria. % 0 gantz, % 0 azukre erantsi. 125 g-ko 6 unitateko paketean datoz.
  • Jogurt naturala, % 0 gantz eta % 0 azukre erantsikoa: jogurt klasiko naturalaren bertsio arinena. 125 g-ko 6 jogurteko pakete erosoetan datoz.
  • Laktosarik gabeko jogurt naturala, % 0 gantz eta % 0 azukre erantsikoa: laktosarik gabeko bertsioa, gantzik eta koiperik gabea. 125 g-ko 4 unitateko paketean dator.

Gaingabetu edulkoratuak

Yogures naturales Mercadona.

Zaindu zure burua eta gozatu azukrerik gabe edulkoratutako jogurten sorta honekin. Esploratu aukera guztiak. 125 g-ko 6 unitateko paketean datoz.

  • Bifidus gaingabetu krematsu natural eta edulkoratua: leuntasuna eta testura krematsua bifidusaren onura probiotikoekin konbinatzen dituen jogurta. Edulkoratuta dago, zapore guztia bermatzeko. % 0 gantz, % 0 azukre erantsi.
  • Jogurt natural gaingabetu eta edulkoratua: sartu zure elikaduran gantz eta kaloria gutxiko aukera hau, eta gozatu jogurt gozo eta krematsu baten plazeraz. % 0 gantz, % 0 azukre erantsi.
  • Esne-postre krematsu natural eta edulkoratua: Esne natural eta gaingabetuz egina, edulkoratzaileduna. % 0 gantz, % 0 azukre erantsi.

Beste gomendio batzuk

Ez egin zalantzarik, iradokizun hauekin 4 jogurt-katilutako edozein presta dezakezu.

Zaindu zure elikadura gure zereal-aukera zabalarekin, zure gosarietan, askarietan edo nahi duzunean hartzeko.

Ezagutu elikadura orekatu eta osasungarri baterako 3 errezeta.