Cabecera Arroz Vaporizado

Arroz lurruneztatua, gehiegi egiten ez den arroza!

2024ko martxoaren 22a

Ezagutzen al duzu gure Arroz lurruneztatua? Lehenik eta behin, nabarmentzekoa da kozinatzean ez dela gehiegi egiten, eta oso solte geratzen dela beti. Entsalada eta hornigaietarako egokia den arroza nahi baduzu, hauxe duzu aukerarik onena. Baita eramateko edo hozkailuan gordetzeko ere, denborarekin testura mantentzen baitu, eta ez da galkatzen. Ez dizu inoiz huts egingo!

Arroz lurruneztatuari buruz dena jakin nahi? Ezaugarri nagusiak aipatu eta pare bat errezeta emango dizkizugu, bete-betean goza dezazun.

Beste arroz-mota batzuei buruzko informazioa nahi baduzu, aukera zabala daukagu.

Hacendado Arroz lurruneztatuaren ezaugarriak

Arroz lurruneztatua lortzeko, arroza 60 ºC-an beratzen uzten da, azal eta guzti. Ondoren, lurrun-presio handia ematen zaio, eta horri esker almidoiaren zati bat kentzen zaio, baina arroz tradizionalek leuntze-prozesuan galtzen dituzten bitaminak eta gatz mineralak kontserbatzen ditu.

Teknika hori eskuz egiten zen, besteak beste, Pakistanen, Indian eta Birmanian, honela: arroza uretan busti ondoren, eguzkitan berotu eta lehortzen zuten, eta horrela ikusi zuten arroza hobeto kontserbatzen zela.

Arroz lurruneztatuak abantaila nabarmena du kozinatzeko orduan. Esan bezala, ez da gehiegi egiten ezta itsasten ere, aleak beti solte geratzen baitira. Hacendado arroz lurruneztatuaren bilgarrian adierazi bezala, egosten amaitu aurretik ikusiz gero salda falta zaiola edo puntuan ez dagoela beti gehitu dezakezu ur gehiago arazorik gabe, eta behar duzun denbora guztian egosten utz dezakezu, salda agortu arte.

Gainera, almidoi gutxiago duenez, arroz lurruneztatuak ez du xurgatzen arroz arruntak adina koipe almidoiaren parte bat galdu duelako, eta horri esker osasungarriagoa da. Arroz integralaren nutrizio-balio eta urre-kolore bera du, eta biek ala biek digestio-funtzioa errazten dute.

Hona hemen 2 errezeta Hacendado arroz lurruneztatuarekin prestatzeko

Arroza tomate, mozzarella eta pestoarekin (4 lagunentzat)

Arroz con tomate, mozzarella y pesto  con arroz vaporizado de Mercadona

1. Erregosi oliba-oliotan 120 g tipula izoztu eta 20 g baratxuri izoztu, urre-kolore apur bat hartu arte.

2. Gehitu 1 lata tomate zatitu eta 3 koilarakada tomate frijitu. Jarraitu erregosten.

3. Gehitu 700 ml ur, eta berotu, irakiten hasi arte.

4. Gaineratu 300 g arroz lurruneztatu, eta kozinatu 15 minutuz, egosi arte.

5. Denbora hori igarota, kendu sutatik eta gehitu 50 g gurin, birrindutako 60 g grana padano gazta arraspatu nahierara eta poto-erdi tomate lehor xehatua. Nahastu dena, eta ondu gatz eta piperbeltzarekin.

6. Gaineratu bi xerra bufalo mozzarella, eta bota gainetik 6 koilarakada pesto saltsa. Zerbitzatzeko prest!

Arroz-katilua ahuakate eta arrautzarekin (4 lagunentzat)

Bol de arroz con aguacate y huevo con arroz vaporizado de Mercadona

1. Lapiko batean, egosi ur ugari eta gehitu gatza. Kozinatu 200 g arroz lurruneztatu 15 minutuz gutxi gorabehera, egosi arte. Egosi ondoren, pasatu ur hotzetatik eta iragazi.

2. Ontzi handi batean, nahastu arroza, arto-lata bat eta xehatutako 2 tomate. Ondu 3 koilarakada soja-saltsarekin, eta gehitu piperbeltza nahierara.

3. Zartaginean, olio pixka batekin, prestatu 4 arrautza plantxan eta ondu gatz-piperrez.

4. Jarri arroza katilu batean. Zuritu 2 ahuakate, kendu hezurra, moztu xerratan eta jarri arrozaren gainean. Gatzozpindu limoi pixka bat, gatza, piperbeltza eta txorrotada bat oliba-oliorekin.

5. Gehitu errefautxo-xerrak nahierara.

6. Zerbitzatu aurretik, jarri arrautzak nahasketaren gainean eta hautseztatu sesamo-haziak eta martorria.

Beste gomendio batzuk

Hona hemen 13 errezeta afari orekatuak prestatzeko. Horietako batzuk arroz lurruneztatuarekin presta ditzakezu. Kontsulta itzazu.

Gustuko al dituzu Datilak? Hona hemen 6 errezeta.

Ezagutu gure Dipeatzeko saltsak eta eskaintzen dituzten zapore guztiak.